Araudi Orokorra
Txapelketaren Funtzionamendua
- 1.Beste multzoko etxeko taldea izango da, egun berdinean, aurreko edo hurrengo partidua arbitratuko duena. Gogoratu ez garela arbitro profesionalak, beraz kolaborazioa eta ulermena eskatzen da.
- 2.Lehen partiduko talde bisitariak, antolakuntzako arduradunarekin batera, gauzak montatzen lagunduko du: sareak jarri, mahai eta aulkiak atera, dendako gauzak atera... Partiduko Ordua Baino 30 minutu lehenago egon beharko da.
- 3.Bigarren partiduko talde bisitariak, antolakuntzako arduradunarekin batera, garbiketan eta desmontajean lagunduko du.GARBITASUNA GUZTION BETEBEHARRA DA!
- 4.Pipazalak, zigarro-puntak, latak, plastikoak... jasotzea norberaren ardura da. Partiduak ikustera datozen lagun, familia...ei mezu hau helaraztea eskatzen dugu. Zenbat eta gutxiago zikindu, orduan eta gutxiago garbitu beharko da eta lehenago bukatuko da jardunaldia. Errespetatzen ez duen jokalaria/jokalariak edo zuzenean taldea, puntu galerarekin edo kanporaketarekin zigortua izan ahalko du/dute.
- 5.Irabazitako partiduak 2 puntuko balioa dute. Berdindutako partiduek berriz, puntu 1ekoa.
- 6.Ligilla fase amaieran, klasifikazioan puntuazio berdinketarik egongo balitz, lehenik, aldeko eta aurkako golen diferentzia hartuko da kontuan. Hau nahikoa ez balitz, aldeko gol gehiena dituenak lortuko luke postu hobea. Hala ere berdinketak jarraituko balu, elkarren arteko emaitzak izango du garrantzia.
- 7.Finalerdietan talde txapeldunaren aurka galdu duen taldea izango da 3.sailkatua, laugarrena berriz, finalerdietan azpitxapeldunaren aurka galdu duen taldea.
- *Muntatze, garbitze eta desmuntatze orduan, ikustera datozen beste taldeetako partaideen parte hartzea ongi etorria izango da, denon artean eta denontzat antolatutako txapelketa bat baita.
Partidutako Arauak
- 1.Partidua 20 minututako bi zatik osatuko dute.
- 2.Nahi diren aldaketa guztiak egin ahal izango dira; Kantxaren erditik egin beharko dira aldaketak, baimenik eskatu gabe. Aldaketa ez bada Kantxa ERDITIK egiten; lehenengoan abisu bat emango da baian errepikatuz gero falta bat akumulatuko da. Bai Arbitroak , bai goiko mahitik
- 3.Talde batek zati batean 5 falta egiten baditu, 6.a penalti bikoitza edo barrerarik gabea izango da, baita zati horretan egindako ondorengo guztiak ere.
- 4.Barrerarik gabeko faltatan taldeak aukeratu ahal izango du 10 metrotatik jaurti edo falta egin den lekutik jaurtitzea.
- 5.Falta jaurtitzeko 5 segundo daude, non eta pausoak eskatzen ez diren. Falta guztiak zuzenean jaurti daitezke.
- 6.Arazo berezirik ez bada ez da denbora geldituko.
- 7.Jokalari batek gol aukera argi bat falta larri edota nahita egindako baten bidez eragozten badu, jokalaria eta taldea 2 minutuko kanporaketarekin zigortuko da; falta hori azkeneko 2 minutuetan egiten bada, penaltia adieraziko da.
- 8.Talde bakoitzak zati bakoitzean minutu 1eko hutsartea eska dezake, ez ordea partida bukatzeko 5 minutu falta direnean. Beti ere baloiaren jabetza izan behar da. Hutsartea mahaian eskatuko da.* Hutsartea 5 minutu baino lehen eskatzen bada eta baloiaren jabetza azken 5 minutu horien barruan lortzen bada, hutsartea errespetatu egingo da.
- 9.Taldea 16 jokalarik osatu ahal dute. Lehen partidurako aktan inskribitu behar dira jokalariak. Ez da partaide berririk onartuko. Inskribituta ez dagoen norbaitek partidua jokatuko balu, partida 3-0 galdutzat emango zaio taldeari eta 2 puntuko zigorra izango du. Noski, jokalari horrek berak ezingo du berriz ere jokatu txapelketa amaitu arte.
- 10.Kantxan gehienez 5 jokalari egongo dira, hauetako bat atezaina delarik.
- 11.Talde bakoitzak gutxienez 4 jokalari ez baditu partidari ez zaio hasiera emango.
- 12.Talde bat edozein arrazoigatik hiru jokalarirekin geratzen bada, partida bukatutzat emango da.
- 13.Talde bat agertzen ez bada, 10 minutuz itxarongo zaio, denbora horretan behar adina jokalari aurkezten ez baditu, partida galdutzat emango zaio eta 2 puntutako zigorra izango du. Bigarren aldiz errepikatuz gero, txapelketatik kanporatua izango da. Emaitza 0-3 izango da. Kanporatua izanez gero, partida guztien emaitzak 0-3 izango dira, jokatutakoak eta jokatu gabeak.
- 14.Alboko sakeak eta kornerrak lurretik aterako dira.
- 15.Atezainak:
- —Ezin du areatik atera. Atera eta molestatuz gero PENALTI BIKOITZA izango da. Molestatu den unean jaurtiketa bat egon eta honek golean amaituko balu, gola izango da.
- —Gehienez 5 segundoko posesioa izango du, eskuekin eta hankekin. Falta pitatuz gero, bandatik sakatuko da. Kasu honetan, falta ez da akumulatzen.
- —Alboko sakean, atezainari pasa daiteke. Kasu honetan, atezainak eskuekin baloia hartu dezake.
- —Baloia berreskuratu duenak bakarrik pasa diezaioke atezainari. Kasu honetan, atezainak eskuekin baloia hartu dezake.
- —Horrela ez balitz, falta pitatuko da pasea egin den lekuan. Area barruan balitz, areako marran kokatuko da baloia. Kasu honetan ere, falta ez da akumulatuko.
- 16.Faltetako barrera 4 pausura izango da.
- 17.Azken fasean, partida penaltitara iritsiz gero, talde bakoitzak 5 jokalari hautatuko ditu penaltiak jaurtitzeko. 5 jokalariek beraien penaltia jaurti ostean, 5 jokalari berdinek, hasieran botatako orden berdinean, berriz jaurti beharko dute penaltia, enpatea hautsi arte.
- 18.Zati bakoitzaren hasieran sakatzen duen taldeak arduratu beharko du baloiaren bila joateaz zati horretan.
- 19.Jokalari bat kanporatua izango balitz, arrazoiaren baitan, txapelketatik ere kanporatua izan ahalko du.
- 20.Azken jardunaldietan, jokoan ezer ez duen talde batek partidara ez azaltzea erabakitzen badu, zuzenean datorren urteko talde berriekin batera zozketan sartuko da Aitor Txikin parte hartzen duten 16 postuetako bat lortzeko.
- 21.Txapelketak gehienez 16 talde izango ditu. Inskribitzeko orduan, aurreko urtean jokatu duten taldeek lehentasuna izango dute.